Rejilla de SEDIC. Imagen corporativa

SEDIC. Gu garena berriro ber-diseinatzen egiten duguna berritzeko

Espainiako Dokumentazio eta Informazio Zientifiko Elkartea (SEDIC) Espainiako informazio eta dokumentazio kudeaketaren profesional elkarte garrantzitsuena da.

SEDIC-I BURUZ

SEDIC Espainiako informazio kudeaketarekin eta dokumentazioarekin espezialiatuta dauden langile (artxibozainak, liburuzainak, dokumentalistak, informazio kudeatzaileak, eduki kudeatzaileak, bibliometriako langileak, content curator-ak, datu analistak eta zerikusia daukaten beste profesionalak) elkarte anitzena eta garrantzitsuena da. Bertan, ingurune kolaboratiboa eta ikasteko egokia aurkitu dezakezu, mota desberdinetako sektoreko espezialistekin.

SEDIC-EN MISIOA

Espainiako Dokumentazio eta Informazio Zientifiko Elkartearen (SEDIC) misioa gizartearekin sinergiak egitea eta, honi esker, bere ongizatea eta balioa sortzeko gai diren profesionalak sustatzea da.

SEDIC, 1975-ean hasi zenetik, liderra izan da informazio eta dokumentazio arloko profesionalak irudikatzen: artxibozainak, liburuzainak, dokumentalistak, informazio kudeatzaileak, eduki kudeatzaileak, bibliometriako langileak, content curator-ak eta dokumentazio kudeaketarekin zerikusia dauzkaten beste profesionalak.

Dokumentazio kudeaketan espezializatuta dauden profesional elkarte anitzena izateak SEDIC kolaborazio ingurune batean bihurtu du, elkarte profesional bat baino are gehiago dena. Ikuspegi poliedriko  honek gauzak egiteko modua aldatu du, egunetik egunera aldatzen ari den eta profil askotaz elikatzen ari den lanbide bati buruzko ikuspegi zabala edukiz, eta formakuntza ibilbide eta lan esperientzia anitzekin.

Bere lidergo posizioa sektorean bere kalitatezko formakuntza programei esker azaldu daiteke. SEDIC-ek formakuntza iraunkorra eta espezializatua eskeintzen du, kurtsoak doainik, liburutegietarako eta artxiboetarako oposaketetarako kurtsoak, enpresentzako formakuntza neurrira eginda eta mota guztietako informazio profesionalentzako formakuntza. SEDIC-en formakuntza bai profesional finkatuentzako (artxibozainak, liburuzainak, dokumentalistak eta informazio kudeatzaileak) bai ateratzen hasi berri diren profil profesional berrientzako (bibliometria langileak, content curator-ak, data zientzilari edo analista eta artxibo elektronikoeta adituak, adibidez) egokia da.

SEDIC-ek, bere formakuntza programan, garrantzi handia ematen dio berrikuntzari, urtero 10 formakuntza kurtso berri eskeintzen. Honi esker, elkarte hau lehena izan da RDA-an katalogazio formakuntza espezializatua eskeintzen, MARC21 formatuko katalogazioa edo ISBD, Alfresco-rekin egindakok informazio kudeaketa eta artxibo kudeaketa ATOM-en. Jabetza intelektualari buruzko kurtsoak ere eskeini dira informazio profesionalentzako, edukien marketing-a, web semantikoa, bio-bankuetarako dokumentazioa, kudeaketa bibliografikoa, Open Refine edo bibliometria, gai klasikoak eta aldi berean garrantzitsuak ahaztu gabe: adibidez, paleografia edo liburu zaharra.

Liburutegietan, artxiboetan eta informazio arloko lana bultzatzea SEDIC-eko beste estrategia lerro bat da. Arrazoi honegatik, SEDIC-ek bere bazkideentzako lan eskaintzak ezagutarazten ditu. SEDIC-ek zerbitzu eta jarduera asko eskeintzen ditu bere bazkideei, urtetik urtera gehitzen: bisitak intereseko lekuetara, iharduerak, ekitaldiak eta networking-a artxiboetako eta liburutegietako profesionalentzat, mentoring programa, eta argitalpen zientifiko, informatibo eta profesional asko, Clip esate baterako edo lan dokumentuak, beste askoren artean.

SEDIC-EN IKUSPUNTUA

Gure ikuspuntua abangoardiako antolakuntza espazio bat egitea da, eraginkorra, moldagarria, jasangarria eta gure lanbideko erronketan zentratua, eta 6 printzipio gidagarrien menpe:

  1. Zeharkakotasuna
  2. Oreka
  3. Identitatea eta aniztasuna
  4. Sormena
  5. Memoria eta berrikuntza
  6. Profesionalen arteko lotura

 

SEDIC-EN BALOREAK

SEDIC-en printzipio eta balore etiko batzuek bidez gidatzen gara, gure lanaren euskarri direna:

  1. Konpromisoa
  2. Lorpen orientazioa
  3. Profesionaltasuna
  4. Berrikuntza
  5. Ekipamendua
  6. Parte hartzea